Paxkal Elgart-ek eraman duen "ekimena"-ren aldeko kanta.
Chanson en soutien à l' initiative "ekimena" de Paxkal Elgart
Cancion de apoyo a la iniciativa de Paxkal Elgart
Itsaso zakar baten erdira jausiak;
oinetako galduak, adaxka hautsiak,
olatuen kolpeak, eta erauntsiak,
porturatu gabeko gorputz biluziak...
igerian bildu nahi nituzke guziak.
Bilbotik Baionara zenbat itsas mila,
zenbat jende itoa, eta erahila,
arrazoi erdoilduen iragan hurbila,
eta kate astunen pazientzi zurbila,
bide luzeenetik noa zuen bila.
Libertatea erran nun ote zabiltzan,
nik ere nahi bainuke lagunen gerizan,
libertatea edan lurraren kalizan,
libertatea hegan sentitzeko gisan,
libertatea eman eta libre izan.
Amets Arzallus
2017-05-11
credits
released July 6, 2017
hitzak: Amets Arzallus
musika: Jurgi Equiza